Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikertzaile gazteei zuzendutako 20 ikerketa-kontratu egingo ditu Ikerbasquek

Dokumentuaren akzioak

Ikertzaile gazteei zuzendutako 20 ikerketa-kontratu egingo ditu Ikerbasquek

2022/02/21 - Unibertsitatea.net
"Research Fellow 2022" programa ikertzaile gazteei dago bereziki zuzenduta. Martxoaren 15era bitartean aurkeztu behar dira hautagaitzak.
Ikertzaile gazteei zuzendutako 20 ikerketa-kontratu egingo ditu Ikerbasquek

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Ikerbasque-n Research Fellows 2022 deialdia abian da. 20 ikerketa-kontratu eskainiko dituzte eta bereziki ikertzaile gazteei daude zuzenduta.

Arlo guztietako ikertzaileak aurkeztu daitezke, betiere doktoregoa 2011ko urtarrilak 1etik 2019ko abenduaren 31ra bitartean defendatu badute.

Programak 5 urtetarako ikerketa-kontratuak eskaintzen ditu, gerora luzatu daitezkeenak. Izen-ematea Ikerbasqueko webgunearen bitartez egin behar da martxoaren 15a baino lehen.

Info + : Research Fellows 2022

Etiketak: deialdia