Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikerlari Gazteen Saria deitu du Gerediaga Elkarteak

Dokumentuaren akzioak

Ikerlari Gazteen Saria deitu du Gerediaga Elkarteak

2022/11/04 - Unibertsitatea.net
Sormen edo dibulgazio lanak aurkeztu daitezke.

Gerediaga Elkarteak Durangaldeko ondarea, historia, kultura eta gizartearen zaintza, ikerketa eta zabalpenarekiko zaletasuna gazteen artean bultzatzeko Ikerlari Gazteen Saria deitu du.

Durangaldean kokatutako sormen edo dibulgazio lanak aurkeztu daitezke, edozein jakintza-arlotakoak. Lanak euskara hutsean aurkeztu behar dira eta lau formatutan aurkeztu daitezke: artikulua, poster akademikoa, ikus-entzunezkoa edo podcasta.

Lanak apirilaren 17ra arte aurkeztu daitezke.

Oinarriak eta info +: Gerediaga Elkartea.