Dokumentuaren akzioak
Ikerlari Gazteen Saria antolatu du Gerediaga Elkarteak
Gerediaga Elkarteak euskarazko ikerketak eta dibulgazio lanak sustatzeko Ikerlari Gazteen Saria abiatu du.
Sormen lana edo dibulgazio lana izan daiteke aurkeztutakoa eta ikerketarako gai edo alorrak Durangaldearekin izan behar du lotura. Lana euskara hutsean aurkeztu behar da eta jatorrizko lana izan behar da, bakarka zein taldean egindakoa.
Lanak lau formatutan aurkezteko aukera egongo da: artikulua, posterra, ikus-entzunezkoa edo podcasta, eta sariak hiru kategoriatan sailkatuko dira : 16-18, 19-24 eta 25-30 urte bitartekoak. Kategoria bakoitzeko irabazleak, 500 euroko dirusaria jasoko du.
Lanak aurkezteko aukera dago apirilaren 6a arte.
Oinarriak eta info +: Gerediaga Elkartea.