Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikergazte kongresuko sariak banatu dituzte

Dokumentuaren akzioak

Ikergazte kongresuko sariak banatu dituzte

2019/05/30 - Unibertsitatea.net
Atzo Baionan egindako ekitaldian eman zituzten irabazleak jakitera.

Astelehenetik asteazkenera ehun lagunetik gora bildu ditu ikerkuntzak eta euskarak Baionan. Ikergazte kongresuko 3. edizioa izan da aurtengoa eta atzo banatu ziren jakintza esparru bakoitzeko poster eta aurkezpen onenen sariak. Hona hemen irabazleak:

Poster onenak:

  • Giza Zientziak: Jon Martin, "Loreak, landareak, zuhaitzak Xabier Leteren kantagintzan".
  • Gizarte Zientziak: Eider Urkola, "Andrei Zvyagintsev: boterearen jokoa Leviatan filmean".
  • Zientziak: Aitor Barquero, "Alkoxisilanoz eraldatutako emultsio kopolimeroen bilakaera biltegiratzean zehar".
  • Osasun zientziak: Maritxu Goyheneche, "Ama hizkuntzaren erabilpenaren eragina Alzheimer dementziaz hunkituak diren pertsonen akonpainamenduan".
  • Ingeniaritza: Mikel Mendizabal Eizaguirre, "Sandwich biskoelastikoen nukleoaren lodieraren eragina igogailu baten erantzun dinamikoan".
Aurkezpen onenak:

  • Giza zientziak: Julen Manterola Agirre, "Neptuno berreraiki, -a artikulua kalkulatzeko: euskal inesibo singularraren diakronia eta berreraiketa metodoaren dibulgazio saio bat".
  • Gizarte zientziak: Libe Mimenza, "Euskarazko komunikabideen aukerak sare sozialetan: LIKEly".
  • Zientziak: Amaiur Esnaola Illarreta, "Piriniotako muturluzearen (Galemys pyrenaicus) ekologia eta enari ekologikoen berrikuspena".
  • Osasun zientziak: Nagore Elu, "USP9X: Angelman sindromearen tratamendurako itu berria ote?".

 

Honez gain, Euskal Herriko garapenerako interesgarria den ikerketari emandako Udalbiltzako sari berezia Ander Rodriguez Lejarzak jaso zuen "Euskal Herriko landa-komunitatean sintaxi berria: zehar-objektu izatetik subjektu izatera. Erresilentzia gaitasuna bi mila urtez" lanarekin.

Zorionak guztioi!