Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikergazte kongresuan matrikulatzeko epea ireki da

Dokumentuaren akzioak

Ikergazte kongresuan matrikulatzeko epea ireki da

2019/03/21 - Unibertsitatea.net
Ekitaldiz bete dute maiatzaren 27tik 29ra bitartean Baionan egingo den kongresua eta bertan matrikulatzeko aukera dago maiatzaren 17a arte.

“IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz” kongresua egingo da Baionan maiatzaren 27tik 29ra. UEUk eta IKER zentroak antolatu dute eta ikertzaile euskaldunen ikusgarritasuna areagotzea, beraien arteko ezagutza sustatzea eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea ditu helburu.

Ikerketa esparru desberdinetako 100 artikulutik gora jaso dituzte eta kongresuan matrikulatzeko epea ireki da aste honetan. Maiatzaren 17a arte egongo da zabalik eta www.ueu.eus webgunetik egin dezakezu.

Kongresurako prestatu duten egitaraua hau da:

Maiatzak 27, astelehena:
  • 08:30. Harrera mahaia irekiko da.
  • 09:00. Harrera ekitaldia.
  • 09:30. Hitzaldi orokorra: “What does archeology tell us about the origin of modern cognition?“, Francesco d’Errico (Ikerketa burua CNRS- Bordeleko Unibertsitatean eta irakaslea Bergeneko Unibertsitatean).
  • 10:30. Hitzaldi orokorra: “Done bare. Barearen 10 dohaiak ikergai gisa“, Jesus Mari Txurruka (UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea, UEU).
  • 11:00. Kafea.
  • 11:30. Aurkezpenak / Posterrak.
  • 13:00. Bazkaria.
  • 14:30-17:30 Tailerrak / Hitzaldia
    • "Artikuluak, tesia eta bestelako dokumentu zientifikoak sortu LaTeXekin", Igor Ruiz Agundez (BilbaoTIK – Bilboko Udalaren Informatika Zentroa.)
    • "Prozedura feministak: ezagutza, ikerketa eta herrigintza", Miren Aranguren (Emagin Formazio eta Ikerketa Feminista Elkarteko kidea eta ikerketa proiektuen arduraduna.)
    • "Argitalpen zientifikoetarako mapen sorkuntza", Pili Martinez eta Aitor Bastarrika (Geomatika Aplikatua Ikerketa  Taldeko partaideak eta UPV/EHUko Geoinformatikako Berezko Tituluko irakasleak.)
    • Hitzaldia (laster konfirmatuko da).
  • 18:00-20:00 Saio Osagarriak: Baiona eta Ipar Euskal Herriko herri eta gazte mugimenduak ezagutu.

 

Maiatzak 28, asteartea:

  • 09:00. Hitzaldi orokorra: “The role of multi-disciplinary research in enhancing health services for minority language speakers: a Welsh perspective”, Gwerfyl Win Roberts (Barngor Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea, gaur egun erretiratua.)
  • 10:00. Aurkezpenak / Posterrak.
  • 11:00. Kafea.
  • 11:30. Aurkezpenak / Posterrak.
  • 13:00-14:30 Bazkaria
  • 14:30-17:30 Tailerrak
    • "Datuak ikusarazteko, Infografia", Joxan Apeztegia (BERRIAko infografista.)
    • "Ikerkuntzan kontuan hartu behar diren gako juridikoak", Ion Turrillas (IKT abokatua, UPV/EHU.)
    • "Zelan aletu zure ikerketa akademiatik harago", Uxune Martinez (Euskampus Fundazioko Kultura Zientifikoko eta Berrikuntza Unitateko Zabalkunde Zientifikorako arduraduna.)
    • Irteera:
        • (15:00-19:00) Euskal Herriko Laborantza Ganbara (EHLG).
        • (15:00-17:00). ESTIA Ingeniaritza Eskola.
  • 20:30 Afari berezia eta saio osagarria (Kalostrape, Baiona).

 

Maiatzak 29, asteazkena:

  • 9:00-10:00. Hitzaldi orokorra: “Egile izengabeen irudi ikusezinak esistitu ere egiten ez den herri batendako“. Josu Martinez (UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio saileko ikerlari eta irakaslea da, zinema arloan)
  • 10:00-11:00. Aurkezpenak / Posterrak.
  • 11:00-11:30. Kafea.
  • 11:30-12:00. Sari banaketa.
  • 12:00-12:30. Bukaerako saioa.