Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikergazte kongresuan artikuluak aurkezteko epea ireki da

Dokumentuaren akzioak

Ikergazte kongresuan artikuluak aurkezteko epea ireki da

2022/11/18 - Unibertsitatea.net
UEUk antolatzen duen kongresua Donostian egingo da 2023ko maiatzaren 17tik 19ra. Kongresua, ikertzaile hasi berriei, ikerketa taldeen sartu berri direnei, doktore tesia egiten dabiltzanei edota tesia azken urteetan aurkeztu dutenei zuzenduta dago.

IkerGazte Kongresuaren 5. edizioa antolatu du UEUk 2023ko maiatzaren 17tik 19ra.

Donostian izango da hitzordua, Kursaalen, eta ikertzaile hasi berriei, ikerketa taldeen sartu berri direnei, doktore tesia egiten dabiltzanei edota tesia azken urteetan aurkeztu dutenei zuzenduta dago.

Kongresurako artikulu zientifikoak bidaltzeko 1. deialdia ireki berri da eta horretarako aukera egongo da otsailaren 17a arte. Informazio guztia hemen duzu: hemen.

Onartutako komunikazio guztiekin ISBNdun 5 liburu argitaratuko dira, jakintza arlo bakoitzerako bat, eta DOI zenbakiarekin eskuragarri izango dira inguma.eus datu-basean.