Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 20 ikerketa-kontratu egingo ditu Ikerbasquek

Dokumentuaren akzioak

20 ikerketa-kontratu egingo ditu Ikerbasquek

2021/02/15 - Unibertsitatea.net
"Research Fellow 2021" programa ikertzaile gazteei dago bereziki zuzenduta. Martxoaren 10era bitartean aurkeztu behar dira hautagaitzak.

Ikerbasque-n Research Fellows 2021 deialdia abian da. 20 ikerketa-kontratu eskainiko dituzte eta bereziki ikertzaile gazteei daude zuzenduta. Orain arteko deialdietan guztira 18 herrialdetako 76 ikertzaile kontratatu dituzte.

Arlo guztietako ikertzaileak aurkeztu daitezke, betiere doktoregoa 2010eko urtarrilak 1etik 2018ko abenduaren 31ra bitartean defendatu badute.

Programak 5 urtetarako ikerketa-kontratuak eskaintzen ditu, gerora luzatu daitezkeenak. Izen-ematea Ikerbasqueko webgunearen bitartez egin behar da martxoaren 10a baino lehen.

Informazio gehiago: Research Fellows 2021.