Dokumentuaren akzioak
Ikerbasquek 20 ikerketa-kontratu egiteko deialdia ireki du
Ikerbasqueren Research Fellows 2020 deialdia abian da. 20 ikerketa-kontratu eskainiko dituzte eta honekin batez ere atzerrian lanean dauden euskal ikertzaile emakumeak eta ikertzaile gazteen itzulera bultzatu nahi dute. Orain arteko deialdietan guztira 19 herrialdetako 76 ikertzaile kontratatu dituzte.
Arlo guztietako ikertzaileak aurkeztu daitezke, betiere ikerketaren esparruan 3 eta 10 urte arteko eskarmentua badute eta doktoregoa 2009ko urtarrilak 1etik 2017ko abenduaren 31ra bitartean defendatu badute.
Programak 5 urtetarako ikerketa-kontratuak eskaintzen ditu, gerora luzatu daitezkeenak. Izen-ematea Ikerbasqueko webgunearen bitartez egin behar da martxoaren 24a baino lehen.
Informazio gehiago: Ikerbasque.