Dokumentuaren akzioak
Ikastaroetan irakasle izateko, eman izena UEUren datu-basean
Urtean zehar UEUk hainbat ikastaro eskaintzen ditu, propioak (Udako Ikastaroak, Eibarkoak, Iruñekoak eta Baionakoak) edo programa orokorrak (Garatu, Hobetuz, Hezitzaileentzako plangintza...). Ikasturtean zehar 4/5 deialdi egoten dira eta esaterako, 2010ean zehar eskainitako 100 ikastaro gauzatu ziren.
Irakasleak Irakaslari datu-basetik kudeatzen ditu UEUk. Bertan, irakasle izateko prest dauden hainbat arlotako adituen datuak biltzen dira. Datu-basean izena emateko epea urte osoan zabalik dago eta interesa duen edonork eman dezake izena. Horretarako, UEUren webguneko Gurekin lan egin atalera jotzea besterik ez duzue eta formulario bete.
Irakaslarin izena emateko ezinbestekoa da euskalduna izatea, Udako Euskal Unibertsitatearen jardun guztia euskaraz baita. Argibide gehiago, UEU365 blogean.