Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikasleen osasuna hobetzeko gorputz-hezkuntzako eskolen intentsitatea eta kalitatea handitu behar da

Dokumentuaren akzioak

Ikasleen osasuna hobetzeko gorputz-hezkuntzako eskolen intentsitatea eta kalitatea handitu behar da

2020/04/07 - Unibertsitatea.net
Azterketa, UPNA/NUPeko eta Navarrabiomed-eko ikertzaile talde batek egin du.
Ikasleen osasuna hobetzeko gorputz-hezkuntzako eskolen intentsitatea eta kalitatea handitu behar da

(Irudia: Pixabay LIzentzia. Iturria: Pixabay)

Gorputz Hezkuntzako eskolen kalitatea edo kopurua areagotzearen ondorioei buruzko lan bat egin duteĀ UPNA/NUPeko eta Navarrabiomed-eko ikertzaileek.

Gazteen osasuna eta oinarrizko mugimendu gaitasunak aztertzeko 3 urtetik 18 urtera bitarteko 50.000 gazte ingururen datuak aztertu zituzten. Gorputz Hezkuntzako eskola orduen kopurua moldatzea zaila denez zera proposatzen dute ikertzaileek: kirolerako erabilitako denboraren eraginkortasuna hobetzea. Alegia, HIIT intentsitate handiko tarteen entrenamendua, muskulu-indarra, jauziak, zirkuituak... bezalako estrategiak erabiltzea.

Ariketa fisikoak bestelako helburu batzuk ere betetzen ditu: sozializazioa, lankidetza, ohitura osasungarriak eta gorputz-adierazpena sustatzea... Horregatik, eskolako orduetan egiten duten kirolaz gain, umeek eskolaz kanpoko jarduera fisikoetan gehiago parte hartu beharko luketela ere badiote. Egunean 60 minutu.

JAMA Pediatrics aldizkarian (Journal of the American Medical Association) argitaratu da lana.

Iturria: UPNA/NUP.