Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikasleen arteko hizkuntza-erabilera, identitatea eta hizkuntzen arteko jauziak aztertu ditu DREAM taldeko Eider Saraguetak

Dokumentuaren akzioak

Ikasleen arteko hizkuntza-erabilera, identitatea eta hizkuntzen arteko jauziak aztertu ditu DREAM taldeko Eider Saraguetak

2020/02/17 - Unibertsitatea.net
Bizkaiko herri bateko D ereduko eskola bateko ikasgela baten jarraipena egin du.
Ikasleen arteko hizkuntza-erabilera, identitatea eta hizkuntzen arteko jauziak aztertu ditu DREAM taldeko Eider Saraguetak

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Ikasleen arteko hizkuntza-erabilera, identitatea eta hizkuntzen arteko jauziak (translanguaging) aztertu ditu DREAM taldeko (UPV/EHUEider Saraguetak.

Bizkaiko herri bateko D ereduko eskola bateko ikasgela baten jarraipena egin du horretarako. Ikasleak Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan zeudenean egin zuen azterketa. Hauek beraien artean euskara nola erabiltzen zuten ezagutu nahi zuen. Baita ikasleek zekizkiten hizkuntzek beraien identitatean zuten eragina eta programatutako translanguaging-jardueren eragina.

Gela barneko etnografia bat izan dela dio ikertzaileak, talde jakin batean egindako azterketa bat. Emaitzek esaterako euskararen erabileraren eta kontzientziaren arteko desoreka handiak daudela erakutsi dute. Izan ere, euskara erabileraren garrantzia jakin arren, ikasleek ez dute beraien artean euskaraz egiten.

Ikasleen artean identitate maila desberdinak atzeman zituen, euskal identitate zurrunetik malguagoetara. Antolatutako translanguaging-jardueretan informazioa hizkuntza batean jaso eta beste batean eman behar zuten ikasleek. Ariketa hauek eleaniztasunari etekina ateratzeko baliagarriak izan zirela dio. Baita hizkuntza-kontzientzia garatzeko eta inguruko hizkuntzekiko eta kulturekiko sentsibilizazioan laguntzeko.

Iturria: UPV/EHU.