Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikasketa feministei edo genero ikerketei buruzko tesi onenak sarituko dituzte UPV/EHUn

Dokumentuaren akzioak

Ikasketa feministei edo genero ikerketei buruzko tesi onenak sarituko dituzte UPV/EHUn

2019/05/09 - Unibertsitatea.net
Lanak maiatzaren 24a aurretik aurkeztu behar dira eta irabazlearen izena uztailaren 26rako jakinaraziko dute.
Ikasketa feministei edo genero ikerketei buruzko tesi onenak sarituko dituzte UPV/EHUn

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Ikasketa feministei edo genero ikerketei buruzko tesi onenaren Micaela Portilla Vitoria Sariaren edizio berri bat irekita dago.

UPV/EHUk sustatzen du sariketaren zazpigarren edizioa da aurtengoa eta tesia 2018an defendatu eta aho batez "bikain cum laude" kalifikazioa jaso duten ikertzaileei zuzenduta dago.

Lanak maiatzaren 24rako aurkeztu behar dira eta epaimahaiaren erabakia UPV/EHUren Berdintasunerako Zuzendaritzaren webgunean ezagutaraziko du uztailaren 26rako.

Hemen aurkituko dituzue deialdia eta eskabidea egiteko formularioa.

Iturria: UPV/EHU.