Dokumentuaren akzioak
Hiesa detektatzeko test arinak farmazietan
2008/10/20 - Unibertsitatea.net
Test arin hauen asmoa da gaixotasuna ahalik eta lasterren detektatzea.
Bartzelonako 25 farmaziatan hiesa (hartutako immunoeskasiaren sindromea) atzemateko test arinak egiten hasiko dira 2009an.
Testen fidagarritasuna %99,6koa izango da, 10-15 minututan emango dira emaitzak eta 16 urtetik gorako edonork eskatuta egingo dira.
Lan hau egitea erabakitzen duten farmaziek, gune berezi bat izan beharko dute zeregin honetarako eta gainera, formazioa jaso beharko dute frogaren emaitzak duen karga emozionala dela eta egoera ahalik eta egokien bideratzen jakiteko.