Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Iberiar Penintsulako iparraldeko Erdi Aroko biztanleen dietaren eta mugikortasunaren gaineko ikerketa egin dute UPV/EHUn

Dokumentuaren akzioak

Iberiar Penintsulako iparraldeko Erdi Aroko biztanleen dietaren eta mugikortasunaren gaineko ikerketa egin dute UPV/EHUn

2019/02/08 - Unibertsitatea.net
Dulantziko San Martinen (Araba), Las Gobasen (Trebiñu), Momoitioko San Juanen (Bizkaia) eta Tausten (Zaragoza) egin dituzte ikerketak.
Iberiar Penintsulako iparraldeko Erdi Aroko biztanleen dietaren eta mugikortasunaren gaineko ikerketa egin dute UPV/EHUn

Irudia: www.ehu.eus

UPV/EHUko Mineralogia eta Petrologia Saileko ikertzaileek VI. eta XI. mendeen arteko lau aztarnategitako gizakien hezurren eta hortzen ikerketa isotopikoa eta elementala egin dute.

Dulantziko San Martinen (Araba), Las Gobasen (Trebiñu), Momoitioko San Juanen (Bizkaia) eta Tausten (Zaragoza) aritu dira lanean eta aztarnen azterketek orduko bizimoduaren paleodieta eta mugikortasuna ulertzeko balio izan dute besteak beste. Izan ere,

Ikertaldeko kidea den Laura Guede Sagastizabal geologoaren hitzetan "Jaten duguna gara. Jaten ditugun elikagaien konposizio isotopikoa gure hezur, hortz eta ehunetara pasatzen da, eta han geratzen da gordeta. Era berean, elikagaiek beren inguruneko konposizio isotopikoa dute, eragina baitute haiengan inguruneak, geologiak eta klimak, besteak beste”.

 

Emaitzek Erdi Aroko biztanleriaren mugikortasuna mugatua zela erakutsi dute eta landa-populazioek orokorrean antzeko elikagaiak jaten zituztela. Batez ere zerealak, barazkiak eta lekaleak eta animalia-proteina kantitate txikiak.

Irakurri ikerketaren gaineko xehetasunak artikulu honetan: "Jaten duguna gara eta jaten dugun tokiko ezaugarriak ditugu".