Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko deialdia

Dokumentuaren akzioak

Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko deialdia

2019/09/09 - Unibertsitatea.net
5.000 euroko 2 diru-poltsa esleituko dira. UEUk egin du deialdia Euskal Wikipediako Kultur Elkartearen laguntzarekin.
Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko deialdia

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko eta euskarazko datu libreen sorkuntza, elkartrukea eta zabalpena bultzatzeko ikerketa-deia egiten du UEUk Euskal Wikipediako Kultur Elkartearen (EWKE) laguntzarekin.

Ikerketa-lanen iraupena 8 hilabetekoa izango da eta 5.000 euroko 2 diru-poltsa esleituko dira. Lanak originalak eta argitaratu gabeak izan behar dira eta proiektua, azterlana eta memoria euskaraz egin beharko da.
Nagusiki norbanakoei zuzenduta dagoen arren lantaldeek ere jasotzeko aukera izango dute eta eskaerak 2019ko urriaren7tik urriaren 25era arte aurkeztu daitezke.
Deialdia bere osotasunean HEMEN duzu.