Dokumentuaren akzioak
Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko deialdia
Abian da Humanitate digitalen inguruko euksrazko ikerketa sustatzea eta euskarazko datu libreen sorkuntza, elkartrukea eta zabalpena bultzatzea helburu duen ikerketa deialdia.
Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du eta helburua wikimedia proiektu bat edo gehiago erabili eta indartzea izango da.
UEUk antolatu du Euskal Wikipediako Kultur Elkartearen (EWKE) laguntzarekin eta 5.000 euroko 2 diru-poltsa banatuko dira. Ikerketa-lanaren iraupena gehienez 8 hilabetekoa izango da eta irabazleek Errenteriako Torrekuako HDGunean lan egiteko aukera izango dute, "Ikerlari egoiliar" bezala.
Eskaerak egiteko aukera egongo da 2022ko urtarrilaren 28ra arte.
Xehetasun +: Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko deialdia 2021.