Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Adi! azken astea:Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko deialdia

Dokumentuaren akzioak

Adi! azken astea:Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko deialdia

2022/01/24 - Unibertsitatea.net
UEUk antolatu du Euskal Wikipediako Kultur Erakundearen (EWKE) laguntzarekin. Eskaera egiteko azken eguna: urtarrilak 28.
Adi! azken astea:Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko deialdia

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzea eta euskarazko datu libreen sorkuntza, elkartrukea eta zabalpena bultzatzea helburu duen ikerketa deialdian esakerak egiteko aukera aste honetan bukatzen da.

Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du eta helburua wikimedia proiektu bat edo gehiago erabili eta indartzea izango da.

UEUk antolatu du Euskal Wikipediako Kultur Elkartearen (EWKE) laguntzarekin eta 5.000 euroko 2 diru-poltsa banatuko dira. Ikerketa-lanaren iraupena gehienez 8 hilabetekoa izango da eta irabazleek Errenteriako Torrekuako HDGunean lan egiteko aukera izango dute,  "Ikerlari egoiliar" bezala.

Eskaerak egiteko azken eguna: urtarrilak 28.

Xehetasun +: Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko deialdia 2021.