Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko deialdia abian da

Dokumentuaren akzioak

Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko deialdia abian da

2021/10/04 - Unibertsitatea.net
UEUk antolatu du Euskal Wikipediako Kultur Erakundearen (EWKE) laguntzarekin.
Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko deialdia abian da

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Abian da Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzea eta euskarazko datu libreen sorkuntza, elkartrukea eta zabalpena bultzatzea helburu duen ikerketa deialdia.

UEUk antolatu du Euskal Wikipediako Kultur Elkartearen (EWKE) laguntzarekin eta 5.000 euroko 2 diru-poltsa banatuko dira. Ikerketa-lanaren iraupena gehienez 8 hilabetekoa izango da eta irabazleek Errenteriako Torrekuako HDGunean lan egiteko aukera izango dute,  "Ikerlari egoiliar" bezala.

Eskaerak egiteko azken eguna urriaren 31 izango da eta xehetasun guztiak hemen dituzu: Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko deialdia 2021.

Iturria: UEU.