Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Abenduaren 18an egingo da "Humanitate Digitalak Euskal Herritik I. Jardunaldia"

Dokumentuaren akzioak

Abenduaren 18an egingo da "Humanitate Digitalak Euskal Herritik I. Jardunaldia"

2020/12/11 - Unibertsitatea.net
9.30etatik 13.30etara izango da jardunaldia, online.

UEUk "Humanitate digitalak: aukerak, erakundeen rol berriak eta elkarlana" jardunaldia antolatu zuen 2019ko ekainean Bilbon. Ordutik Humanitate Digitalen Ikerketa Gunea (HDGunea) proiektua jarri dute martxan Errenteriako Udalarekin batera.

Orain, ikerketa gune sortu berriak, Humanitate Digitalak Euskal Herritik I. Jardunaldiak (HDEH2020) antolatu du abenduaren 18an. Saio osoa online formatoan egitea erabaki dute, digitaltasunaren arriskuez hausnartzeaz gain bere aukerak baliatuz.

Antolatzaileen esanetan "teknologia digitalek paradigma aldaketa ekarri dute jakintza esparru eta lan diziplina ezberdinetara, eta baita ere eragile sozial eta kulturaletara ere. Arazo berriekin batera erantzun berriak ere baditugu, baina 2019an mahaigaineratu genituen galdera askok mahai gainean jarraitzen dute; zertan lagun diezagukete digitalizazioak eta konputazio zientziek? Zentzua al du orain arte egiten ibili garena egiten jarraitzeak? Nola aldatu ditu giza-interakzioak ingurune digitalak? Nola eragiten dio teknologiak ikerketari berari?".

Hauxe egitaraua:

9:30 Ongi etorria.

  • Aizpea Otaegi, Errenteriako Alkatea.
  • Kepa Sarasola, UEUko zuzendaria.
  • Xabier Landabidea, UEUko kidea eta HDGunearen koordinatzailea.

10:00 - 1.atala: SORKUNTZA, ARTEA, TEKNOLOGIA

11:00 - 2.atala: IKERKETA, EZAGUTZA, ZABALKUNDEA.

UEU eta Euskal Wikilarien Elkartearen Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko 2019ko deialdiaren lan sarituen aurkezpena.

  • Larramendiren hiztegia Wikisource eta Wikidatara. (Dabid Lindemann, Mikel Alonso)
  • Entitate-erauzketa saretik. (Joseba Fdz de Landa, Rodrigo Agerri)
  • Ikus-entzunezko eduki pedagogiko libreen esplorazio-ikerketa. (Kepa Matxain, Lander Arretxea, Ander Bolibar)

12:00 - 3.atala: Mahai-ingurua: ARTXIBOA, BANAKETA, KONTSUMOA

 13:30 Itxiera eta agurra

 

Izen-ematea eta informazio gehiago UEUren webgunean: HDEH2020. Tresnak sortzen ditugu, tresnek sortzen gaituzte.

Jardunaldiaren gainean hitz egin du UEUk, Xabier Landabidea Urresti, HD guneko koordinatzailearekin: