Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Huhezineman parte hartzeko izen ematea ireki da

Dokumentuaren akzioak

Huhezineman parte hartzeko izen ematea ireki da

2022/01/14 - Unibertsitatea.net
Euskal film laburren lehiaketa Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko ikasleek antolatzen dute eta aurten martxoaren 30etik apirilaren 1era egingo da.

Huhezinema jaialdian lanak aurkezteko epea ireki da. Aurtengoa, 15. edizioa izango da eta martxoaren 30etik apirilaren 1era egingo da.

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko ikasleek antolatzen dute jaialdia eta aurtengo gaia musika izango da "musika gustuko dugulako eta azken urteetako egoerak kulturan izan duen eragina nabarmena izan delako musikaren munduan ere".

Hiru sail izango ditu edizioak: Sail ofiziala, MU Saila eta Bideoklip Saila.

Lanak aurkezteko aukera egongo da otsailaren 18a arte.

Info+: Huhezinema.