Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Huhezineman parte hartzeko izen ematea ireki da

Dokumentuaren akzioak

Huhezineman parte hartzeko izen ematea ireki da

2021/01/18 - Unibertsitatea.net
Euskal film laburren lehiaketa Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko ikasleek antolatzen dute eta aurten martxoaren 16tik 18ra egingo da.

Huhezinemaren 14. edizioa martxoaren 16tik 18ra egingo da eta bertan parte hartzeko izen ematea irekita dago otsailaren 16ra arte.

Euskal Film Laburren lehiaketa Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek antolatzen dute eta bi sailetan parte hartzeko aukera egongo da. Hona hemen:

Sail ofiziala.

  • Huhezinema saria: 800€. Euskarazko film onenari. Saria epaimahi ofizialak emango du.
  • Mundukide saria: 700€. Hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko da.
  • Vertigo Saria​: 400€. Mondragon Unibertsitateko ikasleek osatutako epaimahaiak emango du saria. Diru laguntza publikorik gabe ekoiztutako eta banatutako filma izan beharko da.
  • Ikusleen Saria​: 300€
  • Komedia saria: 300€

 

MU Ikasleen saila.

  • Fikzio Onenaren Saria: 200 €
  • Dokumental Onenaren Saria: 200 €
  • Argazki Onenaren Saria: Ogeita4 enpresak 1.500€an baloratutako kamera ekipamendua utziko dio irabazleari, 2021eko Huhezineman aurkeztuko duen euskarazko film labur bat egiteko.
  • Ikusleen Saria: 100 €

 

 Informazio guztia (oinarriak...) HUHEZINEMAren webgunean duzu.