Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Huhezineman parte hartzeko izen ematea ireki da

Dokumentuaren akzioak

Huhezineman parte hartzeko izen ematea ireki da

2019/01/10 - Unibertsitatea.net
Euskal film laburren lehiaketa Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko ikasleek antolatzen dute eta aurten apirilaren 2tik 5era bitartean egingo da.

Huhezinemaren 12. edizioa apirilaren 2tik 5era egingo da eta bertan parte hartzeko izen ematea irekita dago otsailaren 15era arte.

Euskal Film Laburren lehiaketa Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko 16 ikaslek antolatuko dute eta hiru sailetan parte hartzeko aukera egongo da. Hona hemen:

 

Sail ofiziala.

  • Goiena Saria: 1.000€ ​ ​(Epaimahai Ofizialak emango du saria). Euskarazko film onena​ sarituko da.
  • Mundukide Saria:  700€  (hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko du).
  • Vertigo Saria​: 400€ ​(Mondragon Unibertsitateko ikasleek osatutako epaimahai batek emango du saria). Diru laguntza publikorik gabe ekoiztutako eta banatutako film laburrik onenak jasoko du.
  • Ikusleen Saria​: 300€

 

MU Ikasleen saila.

  • Fikzio Onenaren Saria: 300 €
  • Dokumental Onenaren Saria: 300 €
  • Argazki Onenaren Saria: Ogeita4 enpresak 1.500€an baloratutako kamera ekipamendua utziko dio irabazleari, 2020ko Huhezineman aurkeztuko duen euskarazko film labur bat egiteko.
  • Ikusleen Saria: 100 €

 

Kutixi saila

  • Kutixi Saria: 400 €
  • Ikusleen saria: 100€

 

Informazio guztia (oinarriak...)  webgunean duzu: HUHEZINEMA.