Dokumentuaren akzioak
HUHEZINEMAko sariak banatu dira
2010/05/03 - Unibertsitatea.net
Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko ikasleek antolatutako HUHEZINEMA euskal film laburren jaialdiko sariak banatu dira.
66 lan aurkeztu dira eta hauek izan dira sarituak:
- Dokumental onena sail ofizialean: Ahate pasa, Koldo Almandoz.
- Fikziozko film onena sail ofizialean: 5 recuerdos, Oriana Alcaine eta Alejandra Marquez.
- Euskarazko film labur onena: Bizitzako kopa, Enara Goikoetxea.
- Ikasle antolatzaileek hautatutako film onena: Beasain-Lazkao, Jon Artola.
- Publikoaren sariak ikasleek aurkeztutako lanei: Hutsik (fikzioa) eta H positibo (dokumentala).