Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Huhezinemak kartel lehiaketa antolatu du

Dokumentuaren akzioak

Huhezinemak kartel lehiaketa antolatu du

2019/11/12 - Unibertsitatea.net
Euskal Herriko gazte artistak animatu nahi dituzte parte hartzera. Irabazleak 200€ eta euskal produktuen saskia eskuratuko ditu.

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiak kartel lehiaketa antolatu du 2020ko ediziorako. Euskal Herriko gazte artistak animatu nahi dituzte parte hartzera eta kartela entregatzeko azken eguna abenduaren 29a izango da (23:59). Hauek dira kartela egiteko arauak:

  • .TIFF formatuan eta A3 tamainan bidali behar dira lanak.
  • huhezinema@mondragon.edu emailera bidali behar dira egilearen izen-abizenak, adina, jaioterria eta telefono zenbakia gehituta. 
  • "HORROR STORY" 2020ko edizioaren leloa. Kartelean beste hauek ere agertu behar dute:
    • "HUHEZINEMA 13" edo "HUHEZINEMA XIII".
    • "Euskal Film Laburren Jaialdia".
    • "2020ko martxoaren 25etik 27ra".
    • "Aretxabaletako Arkupe kultur etxean".

 

Epaimahaiak proposamenaren originaltasuna eta beste euskarrietara egokitzeko duen gaitasuna baloratuko ditu eta irabazleak 200 euroko saria eta euskal produktuen saskia jasoko ditu.

Iturria: HUHEZINEMA.