Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia online jarraitzeko aukera egongo da martxoaren 25etik 27ra

Dokumentuaren akzioak

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia online jarraitzeko aukera egongo da martxoaren 25etik 27ra

2020/03/23 - Unibertsitatea.net
Twitch, YouTube eta Instagram bidez jarraitzeko aukera egongo da

Huhezinema Euskal Film laburren Jaialdia online jarraitzeko aukera emango dute antolatzaileek. Covid19 birusaren pandemia dela eta jaialdia hiru kanaletatik jarraitzeko aukera eman dute: Twitch, YouTube eta Instagram.

Kanal horiek irekita egongo da egitarauan zehazten den egun eta orduetan. Hona hemen:

Martxoak 25, astezkena:

  • 17:00 – Mursego (musikari eibartarraren hitzaldia musikari gisa zinemarekin egindako kolaborazioetaz. Amama, Akelarre edo Arzak filmen soinu banden sortzailea).
  • 20:30Napardeath (Napardeath-ek (2019) Ataun of the Dead trilogia ixten du, Katihotsak Logia Kultur Elkarteak 2012an Ataun of the Dead filmarekin hasi eta 2014an jarraitu zuten Joxean’s hil eben-ekin).
  • 22:00 – “Sesion golfa” (Beldur eta Fantasiazko film laburrekin streaminga. Huhezinemaren aurreko edizioetako hautaketa eta Donostiako Fantasia eta Berdurrezko Jaialdiaren nazioarteko harribitxiak).

Martxoak 26, osteguna:

  • 11:30 – MU Ikasleen Saila I (Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko Ikasleen film laburrekin streaminga eta ikusleen botoa).
  • 17:00 – Paul Urkijo (Errementari filmaren zuzendariak, fantasia eta beldurrezko zinemaren inguruko masterclass bat emango du bere filmaren sormen prozezuan murgilduz).
  • 19:00 – Instagramen zuzenean kontzertua: Idoia Begiaga.
  • 20:30 – MU Ikasleen Saila II (errepikapena).

Martxoak 27, ostirala:

  • 17:00 – Sail Ofiziala (finalisten emanaldia streamingean eta ikusleen botoa).
  • 20:00 – Sari banaketa.
  • 20:30 – Instagramen, zuzeneko DJ itxiera saioa: DJ AZGaubela.