Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Horma-arte paleolitoko aurkikuntza berriak Urolako ibarrean" hitzaldia asteazkenean Bilbon

Dokumentuaren akzioak

"Horma-arte paleolitoko aurkikuntza berriak Urolako ibarrean" hitzaldia asteazkenean Bilbon

2019/06/25 - Unibertsitatea.net
Hitzaldia Blanca Ochoak emango du, UPV/EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko ikertzaileak.

Kuaternarioko XV. Biltzarra uztailean Bilbon egingo dela eta ekainean Kuaternarioari buruzko UPV/EHUko Prestakuntza eta Ikerkuntza Unitateak hitzaldi-zikloa antolatu du.

Bihar, ekainak 26, eskainiko diren lau hitzaldietako azkena emango da: "Horma-arte paleolitoko aurkikuntza berriak Urolako ibarrean". Azken urteotan hainbat haitzulo aurkitu dira Urolako ibarrean, Gipuzkoan. Hitzaldian, aurkikuntza horiek guztiak aztertuko dira, baita labar-aztarnategi berri horiek Erlaitz Kantauriarreko zein Europa mailako goi Paleolitoaren arkeologian izango duten eragina. Hitzaldia Blanca Ochoak emango du, UPV/EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko ikertzaileak.

Esan bezala hitzaldia ekainaren 26an izango da arratsaldeko 19.00etatik 20.00etara Bilboko La Bolsa eraikinean (Pilota kalea 10). Sarrera librea eta doako da, aforoa bete arte.

Iturria: Zientzia Kaiera.