Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hizkuntza gutxituetako hedabideetako profesionalak batuko dituen Edinburgoko mintegirako laburpenak maiatzaren 12a bitartean bidali daitezke

Dokumentuaren akzioak

Hizkuntza gutxituetako hedabideetako profesionalak batuko dituen Edinburgoko mintegirako laburpenak maiatzaren 12a bitartean bidali daitezke

2019/05/02 - Unibertsitatea.net
Etxepare Euskal Institutuak eta Edinburgoko Unibertsitateak antolatu dute nazioarteko mintegia eta urriaren 16an eta 17an egingo da Edinburgoko Unibertsitatean.
Hizkuntza gutxituetako hedabideetako profesionalak batuko dituen Edinburgoko mintegirako laburpenak maiatzaren 12a bitartean bidali daitezke

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: PIxabay)

Etxepare Euskal Institutuak eta Edinburgoko Unibertsitateak hizkuntza gutxituetako komunikabideetan lan egiten duten profesionalen eta ikertzaileen artean ezagutza partekatzeko eta elkarlana sustatzeko mintegia antolatu dute.

Nazioarteko mintegia urriaren 16an eta 17an egingo da Edinburgoko Unibertsitatean eta aditu bezala proposamenak bidaltzeko deialdia maiatzaren 12a arte dago zabalik.

Komunikazio indibidualak, talde panelak eta posterrak dira aurkeztu daitezkeenak, beti ere ondorengo zerrendako gai bati lotutakoak:

  • Komunikazio eta kultura politikak.
  • Hedabideen ekonomia eta eremu digitala.
  • Telebistak eta Interneteko bideo plataforma berriak.
  • Audientzia, genero eta eduki azterketak.
  • Programazio estrategiak eta edukien kontratazioa.
  • Produkzio baldintzak eta distribuzio aukerak.
  • Edukien komertzializazioa.
  • Hedabideak-hezkuntza eta hizkuntza erabilera.
  • Lurraldetasuna, hizkuntza eta nortasuna.
  • Hedabideak eta genero ikuspegia.

 

Gehienez 250 hitz izango ditu laburpenak eta esan bezala maiatzaren 12a baino lehen bidaliko da miren.manias@ehu.eus helbidera.

Baieztatutako hizlarien artean daude Rob Dunbar (Edinburgoko Unibertsitatea), Josu Amezaga (UPV/EHU), Elin Haf Gruffydd Jones (Mercator Media), Alan Esslemont (TG4 Irlandako telebistako zuzendari nagusia) eta Itziar Azpeitia Iruretagoiena (ETBko proiektu berezien arloburua).

Informazio osagarria duzu hemen:  Etxepare Institutua.