Dokumentuaren akzioak
Hizkuntzen eta Herrien arteko I. Truke Programa
2007/11/13 - Unibertsitatea.net
HUHEZIn hasi zen atzo Herri Indigenen arteko Lehen Truke Programa. Bederatzi dira programan parte hartuko duten bekadunak eta gehienak hegoamerikarrak dira.
Programa, Garabidek eta Hekik antolatu dute eta helburua da herri indigenetako kultura eta garapen esperientziak trukatzea. Bisitariek azaroaren 30a bitartean euskalgitzaren esperientzia zuzenean ikusteko aukera izango dute eta horretarako besteak beste, hainbat kooperatiba, euskara elkarte, hedabide eta ikastola bisitatuko dituzte.