Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Hitzartzen: Emakume politikariak hitza hartzen" mahai-ingurua azaroaren 13an Donostian

Dokumentuaren akzioak

"Hitzartzen: Emakume politikariak hitza hartzen" mahai-ingurua azaroaren 13an Donostian

2019/11/08 - Unibertsitatea.net
Euskal Gazteriaren Kontseiluak (EGK) antolatu du UPV/EHUren Hezkuntza Filosofia eta Antropologiako fakultatean. Eusko Legebiltzarreko taldeetako emakumeak batuko dituzte saioan.

Hitzartzen: Emakume politikariak hitza hartzen mahai ingurua antolatu du EGK-k azaroaren 13an. Donostiako UPV/EHUren Hezkuntza Filosofia eta Antropologiako fakultateko I Eraikinean izango da zita eta berdintasun politikei buruz hausnartzea eta berauetan sakontzeko dituzten proposamenen gainean eztabaidatzea du helburu.

Eusko Legebiltzarreko taldeetako emakumeak batuko diztuzte ekitaldian eta Irati Sarasua Arabaolaza kazetariak dinamizatuko du saioa. Hauxe da prestatu duten egitaraua:

  • 18:00-18:15 Ekitaldiaren ongi etorria eta aurkezpena
  • 18:15- 19:15 Politikarien hitzartzea:
    • Maitane Ipiñazar Miranda (EAJ/PNV)
    • Oihana Etxebarrieta Legrand (Eh Bildu)
    • Eukene Arana Varas ( Elkarrekin Podemos)
    • Natalia Rojo Solana (PSEE-EE)
    • Juana de Bengoechea Estrade (PP)
  • 19:15-20:00 Publikoaren eta sareetako galderen hitzartzea

 

18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago bereziki eta parte hartzeko formulario hau bete behar da. Ekitaldia streaming bidez emango da eta sareetatik parte hartzeko aukera egongo da Twitterren #Hitzartzen traola erabili eta @GazteKontseilua aipatuta. WatsaApp bidez ere galderak egiteko aukera egongo da (688.67.60.99).

Gogoratu EGK-k beraien ekitaldietara joateko garraio publikoko gastuak ordaintzen dituela. Edozein zalantzarako idatzi berdintasuna@egk.eus helbidera edo deitu 944436143/ 615749929 (Irati) telefono zenbakira.

Iturria: EGK.