Dokumentuaren akzioak
Andres Urdaneta itsas gizonaren V. mendeurrena ospatzeko solasaldi-zikloa
  2008/01/10 - Unibertsitatea.net
    
                   Urdanetaren aurkikuntzak munduko merkataritzako ibilbide garrantzitsuenetako bat ireki zuen, Ozeano Bareko mendebaldeko herrialdeak eta Asia, Amerikarekin lotzen zuena.
	               
                
            
            
        
                             
                             
            Ordiziako Udalak, Andres Urdanetaren jaiotzaren 500. urteurrena ospatzeko solasaldi-zikloa antolatu du.
Andres Urdaneta itsas-gizona, astronomoa eta humanista izateaz gain, “itzulerako bidea” deitu izan den aurkikuntzaren protagonista izan zen, Filipinetatik Ameriketara itzultzeko ibilbidea Itsaso Barea zeharkatuz egitea hain zuzen.
Hitzaldien egitaraua:
        
        
        Andres Urdaneta itsas-gizona, astronomoa eta humanista izateaz gain, “itzulerako bidea” deitu izan den aurkikuntzaren protagonista izan zen, Filipinetatik Ameriketara itzultzeko ibilbidea Itsaso Barea zeharkatuz egitea hain zuzen.
Hitzaldien egitaraua:
- Urtarrilak 17 (osteguna), "Uraz handiko zurrumurruak. Euskaldunak eta Ameriketarako emigrazioa, historia ezezagun bat". Hizlaria, Oscar Alvarez Gila (UPV/EHUko Ameriketako Historiaren irakasle titularra).
 - Otsailak 21 (osteguna): "Urdaneta, XVI. mendeko euskal itsas zabalkundearen adibide". Hizlaria, Xabier Aierdi Lonbide (Historiagilea).
 - Martxoak 13 (osteguna): "La construcción naval en Guipúzcoa. Siglo XVI". Hizlaria Lourdes Odriozola (Historian doktorea).
 - Maiatzak 15 (osteguna), "Urdaneta y los pioneros vascos en Filipinas: su contribución a la formación de la nación filipina". Hizlaria, Marciano de Borja Ramos (Lehen Idazkaria eta kontsula, Filipinetako Enbaxada).
 
Hitzaldiak, Ordiziako Barrena Kultur Etxean izango dira arratsaldeko 19.00etan.