Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hitzaditza 2010 diktaketa Baionan egingo da maiatzaren 29an

Dokumentuaren akzioak

Hitzaditza 2010 diktaketa Baionan egingo da maiatzaren 29an

2010/05/07 - Unibertsitatea.net

Euskal Kultur Erakundeak eta AEKk Hitzaditza diktaketaren 5. saioa antolatu dute Baionan.

Lau sailetan banatuko dira parte hartzaileak:

    • Euskaldun trebeak.
    • Euskara ikasten ari direnak.
    • 13-14 urte bitartekoak.
    • 15-16 urte bitartekoak.

Aurtengo ediziorako gainera Baionako René Cassin eta Bernat Etxepare lizeoko gazteek egin dituzte parte hartuko duten gazteei proposatutako testuetako batzuk.

Izen-ematea maiatzaren 22an bukatuko da eta diktaketa maiatzaren 29an izango da.