Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hiru beka eskainiko ditu "Komisario berriak 2020" deialdiak

Dokumentuaren akzioak

Hiru beka eskainiko ditu "Komisario berriak 2020" deialdiak

2020/06/22 - Unibertsitatea.net
Artium-ek, Azkuna Zentroak eta Tabakalerak deitu dute elkarlanean. Eskaerak egiteko epea uztailaren 10ean bukatu da.

Komisario Berriak 2020 deialdia deitu dute Artium-ek, Azkuna Zentroak eta Tabakalerak elkarlanean. Komisarioaren praktika garatzea eta artearen munduko profesional berriak sortzea eta sendotzea da helburua.

Hiru beka dira eskaintzen direnak, zentro laguntzaile bakoitzeko bana eta komisariotzaren arloari lotutako ibilbidea duten pertsonei zuzendutakoak dira: historialariak, artistak, komisarioak eta ikerketaren arloko beste profesional batzuk.

Hauxe da zentro bakoitzak egin duen proposamena:

  • Artium: komisariotzaren dimentsio historiko eta narratiboaren garrantzia biltzen duten praktika kuratorialak ikertzea eta garatzea; Euskadin praktika artistikoen testuingurua garatzeko garrantzitsuak izan diren azterlan espezifikoen kasuak, artisten ibilbideak, testuak, erakusketak, espazioak eta bestelako ekimenak.
  • Azkuna Zentroa: kultura-kuradoretzaren aldeko apustua egin du. Proposatu duen komisariotzak ikuskera artistiko jakin bat du, zeinaren arabera erakusketak edo beste edozein gailuk edo metodologiak funtzionatuko baitu diziplina batetik bestera igarotzeko kapitulu gisa, betiere aurretiazko ikerketen eta ezagutzen eraginpean. Erakusketaren espazioa eta denbora inplikatuko dituen komisariotza jarri nahi dute abian, baina, aldi berean, horiek gainditzea da helburuetako bat.
  • Tabakalera: Eremu digitalerako online erakusketak, mikroguneak, esku-hartzeak, argitalpenak edo arte-sorkuntza digital berriak garatuko dituzten proiektu kuratorialak.

 

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko uztailaren 10ean itxiko da. Hona hemen oinarriak.

Iturria: Azkuna Zentroa.