Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hildako edo zauritutako animalien datuak eskuratzeko laguntza eskatu du Aranzadi Zientzia Elkarteak

Dokumentuaren akzioak

Hildako edo zauritutako animalien datuak eskuratzeko laguntza eskatu du Aranzadi Zientzia Elkarteak

2021/05/12 - Unbertsitatea.net
Datuak Ornitho Euskadi atarira igo behar dira.
Hildako edo zauritutako animalien datuak eskuratzeko laguntza eskatu du Aranzadi Zientzia Elkarteak

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Aranzadi Zientzia Elkarteak parte hartze herritarra eskatu du hildako edo zauritutako animalien berri emateko. Hildako edo zauritutako animaliarik ikusiz gero datu hori Ornitho Euskadi atarian jasotzeko eskatu dute, atariak, faunaren heriotza-kausa guztien erregistroa onartzen duela jakinarazi dute, jatorri naturalekoak zein giza jatorrikoak.

Datu hauei esker, Euskadiko faunaren hilkortasunaren kausei eta banaketa geografikoari buruzko gero eta mapa  zehatzagoa eratzea da asmoa, faunaren mehatxuei aurre egiteko datu interesgarriak eskuratuz.

Info +: Aranzadi Zientzia Elkartea.