Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hezkuntza ordainketa tasen eta beken politika berria aztertu dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan

Dokumentuaren akzioak

Hezkuntza ordainketa tasen eta beken politika berria aztertu dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan

2012/05/07 - unibertsitatea.net
Nafarroako Unibertsitate Publikoan bildu dira asteburu honetan 23 unibertsitate publikoetako ordezkariak. Helburua, hezkuntza ordainketa tasen eta beken politika berriari buruz mintzatzea izan da.

CREUPak Nafarroako Unibertsitatea aukeratu du aurten bere bilera egiteko. Bertan, 23 unibertsitate publiko desberdinetako 50 ordezkari baino gehiago bildu ziren. Jorratutako gai nagusiak Hezkuntza Ministerioak hartutako erabaki berriak izan ziren. Ordainketa tasen igoera eta beken politika eztabaidatu zen.

Bileran parte hartu zuten unibertsitateak; NUP, Valentziako Unibertsitate Politeknikoa, Jaume I Unibertsitatea, Alicanteko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Jaengo Unibertsitatea, Pablo de Olavide Unibertsitatea, Salamancako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Cadizeko Unibertsitatea, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala, Madrileko Unibertsitate Politeknikoa, Leongo Unibertsitatea, Alcalako Unibertsitatea, Kordobako Unibertsitatea, Burgoseko Unibertsitatea, Murtziako Unibertsitatea, Carlos III.a Unibertsitatea, Madrileko Complutense Unibertsitatea, Huelvako Unibertsitatea, Castilla La Mancha Unibertsitatea eta Elcheko Miguel Hernandez Unibertsitatea izan ziren.

Bilerari hasiera eman zioten aurreko ostiralean, maiatzaren 4an. Bertan, Maria Jose Romero, CREUPeko idazkari orokorra, Paloma Virseda, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleen errektoreordea, eta Miguel Rodriguez Garayar, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren zuzendaria, elkartu ziren. Asanblada berriz, larunbatean hasi zen, goizeko 9:30etan eta igandean 8:30etan.

NUP-ko (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) ordezkariek adierazi zuten guztiak ondorio berdinera heldu zirela. “Ikuspuntu desberdinak planteatu ditugu baina guztiok helburu berdina daukagu; arazoari konponketa bat bilatzea. Estatu espainiarreko Gobernuak hartu duen erabakia desegokia delako, gutxietsi egiten dielako baliabide ekonomiko eskasak dutenei”.