Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Heste meharra miatzeko kapsula endoskopikoaren erabilera ikertu dute UPNA/NUPen

Dokumentuaren akzioak

Heste meharra miatzeko kapsula endoskopikoaren erabilera ikertu dute UPNA/NUPen

2019/03/07 - Unibertsitatea.net
José Francisco Juanmartiñena medikuak teknika hau ikertu du UPNA/NUPen irakurri duen doktorego-tesian.
Heste meharra miatzeko kapsula endoskopikoaren erabilera ikertu dute UPNA/NUPen

(Irudia: Pixabay lizentzia. Iturria: Pixabay)

Kapsula endoskopikoa konprimatu bat baino handiagoa den heste meharra aztertzeko kameradun gailua da. Digestio-hodia modu ez inbaditzailean goitik behera aztertzeko balio du (ahotik uzkira) eta José Francisco Juanmartiñena medikuak bere erabilera aztertu du UPNA/NUPen egindako doktorego tesian.

Ikerketako emaitzek erakutsi dute teknologia honek modu errazean atzeman ditzakeela esofagoko, sabeleko, koloneko eta heste meharreko lesioak. Teknika erraza eta ez inbaditzailea da eta miaketarako erraz irensten den 11-26 milimetro inguruko kapsula endoskopikoa, grabagailua eta ordenagailuan instalatutako softwarea behar ditu.

Teknika arrakastatsua da gaur egun eta munduan 3 milioi miaketatik gora egin dira teknika hau erabilita. Gida klinikoetan heste meharra aztertzeko lehenengo miaketa modua dela jasotzen da, ohiko endoskopiaren aurretik. Emaitzak esperantzatsuak diren arren teknika honek baditu bere mugak eta oraingoz ohiko endoskopiaren osagarri bezala erabili behar da.

Iturria: UPNA/NUP