Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Helduetan gutxi diagnostikatzen da Arreta Galeragatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura

Dokumentuaren akzioak

Helduetan gutxi diagnostikatzen da Arreta Galeragatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura

2019/05/13 - Unibertsitatea.net
Gaixotasuna ezezaguna da pertsona nagusiengan eta eragina du gaixoen osasunean, lanean eta harreman pertsonaletan. Gaia Nafarroako Unibertsitatean antolatutako jardunaldietan jorratu dute.
Helduetan gutxi diagnostikatzen da Arreta Galeragatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Arreta Galeragatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura (AGHA) gaitz ezezaguna da pertsona helduetan eta hauen osasunean, lanean eta harreman pertsonaletan eragiten du.

Gutxi diagnostikatzen den gaitza da eta honek arazo larriak eragin ditzake: depresioa, antsietatea, elikadura asaldurak... Adituen esanetan AGHA duen nagusia geldigaitza da, erraz galtzen du arreta eta sarri ahazten ditu konpromezuak. Gainera ordena eta atentzioa mantentzea kostatzen zaio eta baita kontzentrazioa eskatzen duten ekintzak hastea. Hala ere, ezaugarria hauek dituenak ez du zertan AGHA izan behar eta ezaugarriak etengabeak direnean eta egunerokotasunean eragin ezkorrak dituenean baino ez da arduratu behar.

Nafarroako Unibertsitateak antolatutako "AGHA helduetan. Errealitate ezezaguna" jardunaldietan landu dute gaia diziplinarteko adituek eta pertsona nagusien AGHA ezagutaraztearen garrantzia azpimarratu dute.

Irakurri jardunaldiko esandakoak hemen.