Dokumentuaren akzioak
Helduen Euskalduntze Alfabetatzea izango dute mintzagai Glotodidaktikako VI. Topaketan
"Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira. Glotodidaktikako VI. Topaketa" egingo da azaroaren 9 eta 10ean Bilbon.
Topaketa UEUren Glotodidaktika Sailak antolatu du Euskaltzaindiaren laguntzarekin eta HABEren babesarekin. "Euskararen biziberritze prozesua bidegurutze garrantzitsuan dago eta prozesu horretan toki garrantzitsua izan behar du Helduen Euskalduntze Alfabetatzeak" diote antolatzaileek. Hausnarketa partekatuak urrats egokiak ematen lagunduko duen helburuarekin antolatu dute Topaketa.
Euskaltzaindiaren egoitzan izango da topaketa eta hauxe da prestatu duten egitaraua:
AZAROAK 9, ostirala:
- 08:30-9:00 - Dokumentazioaren banaketa.
- 09:00-9:15 - Aurkezpena eta ongi etorria.
- 9:15-10:00 - Euskara gurutzebidean, eta HEA non kokatu behar da?. Paul Bilbao (Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren idazkari nagusia), Miren Dobaran (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea).
- 10:00-10:30 - Euskalduntze alfabetatzearen argazkia datuen talaiatik. Josu Perales (HABE)
- 10:30-11:30 - Mahai ingurua. Euskalduntze alfabetatzea: Eraginkorrak gara? Norantz goaz?. AEK, IKA, Gabriel Aresti Euskaltegia, Udal Euskaltegiak.
- 11:30-12:00 - Atsedenaldia
- 12:00-12:45 - Euskara ikasi euskaldun bihurtu? Hiztun aktibo bihurtzeko gakoak. Esti Amorrortu (Euskal Ikasketen Saila, Deustuko Unibertsitatea).
- 12:45-14:00 - Lan mundua: Elefantea. Plangintzak: Inurri-lana. Sareak euskalduntzen. Patxi Saez (Azpeitiko Euskara Patronatuaren zuzendaria eta Euskaltzaindiko Sustapen Batzordeko kidea), Maddi Etxebarria (Elhuyar).
- 14:00-15:30 - Bazkaria
- 15:30-16:30 - HEOC. Zer eskatzen digu eta zer eskaini? Luis Maria Gonzalez de Txabarri (HABE)
- 16:30-17:30 - Zelan irakatsi ikuspegi berri batetik. Roberto Mielgo (Hizkuntza eta Literturaren Didaktika Saila, BAM).
AZAROAK 10, larunbata:
- 09:00-10:00 - Berbetan, eleketan, mintzatzen irakatsi. Ahozkoaren garrantzia. Leire Diaz de Gereñu (Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila, UPV/EHU), Ibon Manterola (Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila, UPV/EHU).
- 10:00-11:00 - Zer dugu eta zer beharko genuke: Materialgintza. Ane Ortega (Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Saila, BAM).
- 11:00-11:30 - Atsedenaldia.
- 11:30-12:30 - Euskararen ikaskuntza-prozesuetan teknologiak baliatzeko estrategiak. Abel Camacho (Santurtziko Udaleko prestakuntza-teknikaria), Mikel Iruskieta (UPV/EHUko irakaslea eta IXA taldeko ikerlaria).
- 12:30-13:30 - Esperientzia eredugarriak
- COMBI proiektua: lan eremu elebidunetan komunikatzen: (nagusien zaintzan dabiltzan etorkinekin). Hizlaria: Petra Elser.
- Basauriko trebakuntza. Euskaltegiaren ekarpena Udaleko plangintzan. Hizlariak: Gotzone Agirre eta Iñigo Isuskiza.
- Osakidetza, erronka berriak. Hizlariak: Jabier Gomez, Iratxe Sustatxa eta Agurtzane Sotch.
- 13:30-14:00 - Ondorioak eta amaiera.
Izena emateko azaroaren 5era arte duzu. Hemen egin dezakezu: "Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira. Glotodidaktikako VI. Topaketa".
Arkaitz Zarraga, UEUko Glotodidaktika Sailburuari Topaketen harira egindako elkarrizketa ere hemen irakurri dezakezu: “Egituraketatik hasi eta klaseko azken ariketara arte hausnartu beharra dagoela uste dugu”.