Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hegaztien eraztunketa zientifikoa nola egiten den erakutsiko dute Urdaibai Bird Centerren larunbatean

Dokumentuaren akzioak

Hegaztien eraztunketa zientifikoa nola egiten den erakutsiko dute Urdaibai Bird Centerren larunbatean

2021/09/30 - Unibertsitatea.net
Hegaztien Mundu Mailako Eguna ospatzeko ate irekien eguna antolatu dute urriaren 2an.
Hegaztien eraztunketa zientifikoa nola egiten den erakutsiko dute Urdaibai Bird Centerren larunbatean

(Irudia: Pixabay Lientzia. Iturria: Pixabay)

Urdaibai Bird Centerrek Hegaztien Mundu Mailako Eguna ospatuko da urriaren 2an. Hegaztien munduaz eta hauek Urdaibaiko Biosfera erreserban duten garrantziaz arituko dira eta eraztunketa zientifikoko jardunaldi bat antolatu dute.

Saioan, eraztunketa metodoaren oinarriak azalduko dira, eta honek hegaztien migrazioaren fenomenoa hobeto ulertzen nola laguntzen duen.

Ordu beteko iraupena duten bi saio antolatu dituzte, 10.30etan lehena eta 11.30etan bigarrena. Talde bakoitzean gehienez 15 pertsona onartuko dira, beraz, plaza erreserbatzeko aurrez telefonoz deitzea komeni da (946 251 157 / 699 839 202).

Iturria: Urdaibai Bird Center)