Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Haurren eta nerabeen nahasmendu emozionalak prebenitzeko programak garatu eta ezarri beharra dagoela egiaztatu dute UPV/EHUn

Dokumentuaren akzioak

Haurren eta nerabeen nahasmendu emozionalak prebenitzeko programak garatu eta ezarri beharra dagoela egiaztatu dute UPV/EHUn

2019/06/14 - Unibertsitatea.net
Haurren eta nerabeen nahasmendu emozionalak prebenitzeko programak garatu eta ezarri beharra dagoela egiaztatu dute UPV/EHUn

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Depresioa osasun publikoko arazo bat da gaur egun. 300 milioi pertsonak baino gehiagok dutela kalkulatzen da eta 15-29 urte bitarteko pertsonetan suizidioa da heriotzen bigarren eragilea.

Adin goiztiarretan depresioak prebalentzia handia duela diote ikerketek eta UPV/EHUko azterlan batek egiaztatu du haurren eta nerabeen nahasmendu emozionalak prebenitzeko programak garatu eta ezarri egin behar direla.

UPV/EHUko irakasleak dira Maite Garaigordobil, Joana Jaureguizar eta Elena BernarĂ¡s eta haurren depresioa prebenitzeko programa baten ondorioen ebaluazio azterlana egin dute. Horretarako, bi programaren arteko eragina konparatu dute: Pozik Bizi programa espezifikoa eta Jolasa programa globala. Biak dira 8-10 urte bitarteko haurrei zuzendutako programak: Pozik Bizi haurren artean emozioak eta depresio sintomak hobetzeko programa da eta ikuspegi kognitibo-konduktual batean oinarritzen da. Jolasa programa jolas kooperatiboan oinarritutako esku-hartze sozioemozionaleko programa da.

Azterlanean Lehen Hezkuntzako 420 ikaslek parte hartu dute eta emaitzek erakutsi dute Pozik Bizi programa egin zuten ikasleen artean irakasleek ebaluatutako desoreka klinikoa, arazo emozionalak eta jokabidezkoak nabarmen murriztu zirela. Gainera depresioa inhibitzen duten jokabide positiboak areagotu egin ziren. Jolas kooperatiboko programak berriz nabarmen hobetu zituen norbere buruaren irudia eta gizarte trebetasunak ikasleengan.

Ikerketaren gaineko zehaztasun gehiego HEMEN: UPV/EHU.