Dokumentuaren akzioak
Haurren babesean oinarritzen den eredu sozioedukatibo baten inguruko tesia aurkeztu dute NUPen
Pedagogian lizentziaduna da Alberto Jauregui Virto eta eredu sozioedukatibo bat proposatu du Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin duen doktore-tesian. Tesiaren oinarria haurren babesa izan da, egilearen hitzetan alde batera utzi ezin daitekeen alderdi bat delako.
Ikerlanak esparru teoriko bat proposatzen du babes sistemetako aurrezaintza aztertzeko eta aurrezaintza sozioedukatiboaren pedagogia garatzen du abiapuntutzat Nafarroako aurrezaintza komunitarioetako jarduera ereduak hartuaz.
Jaureguik ikertutakoaren arabera, Nafarroan ez dago haurrentzako babes sistema integral bat. Hori dela eta, hainbat behar deifinitzen dira ikerketa honen ekarpenen artean, besteak beste, Nafarroako haurrentzako babes sistema oso baten garapena egiten da.
Hemen artikulu osoa irakurgai: Bere tesian eredu sozioedukatibo bat proposatzen du, aurrezaintza lantzeko haurrentzako babesean.