Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Haurrek osasun-zerbitzuetako inguruneetan izaten duten beldurra eta antsietatea gutxitzeko proiektua abiatu du UPNA/NUPek

Dokumentuaren akzioak

Haurrek osasun-zerbitzuetako inguruneetan izaten duten beldurra eta antsietatea gutxitzeko proiektua abiatu du UPNA/NUPek

2019/12/17 - Unibertsitatea.net
Hamar hilabeteko iraupena izango du eta "Health Friendly" izendatu duten proiektuak.
Haurrek osasun-zerbitzuetako inguruneetan izaten duten beldurra eta antsietatea gutxitzeko proiektua abiatu du UPNA/NUPek

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Haurrek osasun-zerbitzuetako inguruneetan izaten duten beldurra eta antsietatea gutxitzeko proiektua abiatu du UPNA/NUPek.

Kontsulta medikora joaten diren edo ospitaleratuak diren haurren beldur handiena beraien familiartekoetatik banantzea izaten da. Baita, ziztakoak jasotzea edo denbora luzean ospitaleratuta egon behar izatea.

"Health Friendly" proiektuan parte hartzen duten haurrek osasun-zerbitzuen inguruneari beldur gutxiago izatea da helburua eta horretarako egiazko osasun-zerbitzuen itxura duten guneetan egingo dituzte saioak: erizaintza kontsulta simulatu batean parte hartuko dute, frogak egitearen beharra azalduko zaie, zangoa hautsi duen eri simulatu bat bisitatuko dute... Ezagutza honekin esperientzia errealari beldurra kentzea da helburua.

Unibertsitateko Osasun Zientzien Fakultateko trebetasun klinikoko eta simulazioko gunean egingo dira saioak eta Erizaintzako 4. mailako ikasleek eta masterreko eta doktoretzako ikasleek hartuko dute parte. Hamar hilabeteko iraupena izango du ekimenak.

Iturria: UPNA/NUP.