Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Haurrek alarma egoera nola bizi duten ikertzeko laguntza eskatu du UPV/EHUko irakasle talde batek

Dokumentuaren akzioak

Haurrek alarma egoera nola bizi duten ikertzeko laguntza eskatu du UPV/EHUko irakasle talde batek

2020/03/30 - Unibertsitatea.net
Nagusiek eta haurrek elkarlanean egiteko galdetegi bat prestatu dute.
Haurrek alarma egoera nola bizi duten ikertzeko laguntza eskatu du UPV/EHUko irakasle talde batek

(Irudia: Pixabay LIzentzia. Iturria: Pixabay)

UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakasle talde batek haurrek alarma egoera nola bizi duten ikertu nahi dute.

Konfinamendu egoera guztiontzat berria bada ere, haurren kasuan dimentsio bereziak har ditzake etxetik atera ezinak, lagunekin egon ezinak... Ikerketarekin horixe aztertu nahi dute eta horretarako nagusien eta haurren arteko elkarlana eskatzen duen galdetegi bat zabaldu dute. Galdetegia ikerketarako baliotsua izateaz gain, familientzat gaiaz hitz egiteko baliabidea ere badela diote ikertzaileek.

Parte hartu nahi baduzu jo Kideon ikerketa taldearen gunera. Bertan duzue esperimenturako sarbidea.