Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Haurraren garapenean loturaren balioak duen garrantzia landuko dute Gasteizen

Dokumentuaren akzioak

Haurraren garapenean loturaren balioak duen garrantzia landuko dute Gasteizen

2019/09/10 - Unibertsitatea.net
Azaroaren 29tik abenduaren 1era egingo da eta UNED Bergarako Luzaro Psikomotrizitate Eskolak antolatu du.
Haurraren garapenean loturaren balioak duen garrantzia landuko dute Gasteizen

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

UNED Bergarako Luzaro Psikomotrizitate Eskolak Psikomotrizitate Jardunaldiak antolatuko ditu.

15. edizioa izango da aurtengoa eta azaroaren 29tik abenduaren 1era gaur egungo hezkuntza testuinguruan oinarri-oinarrizkoa den gai bat landuko dute: Loturaren balioa. Izan ere "haurra osasuntsu garatuko bada, ezinbestekoa zaio atxikimendu segurua eraikitzea eta, halaber, atxikimendu segurua eraiki ahal izateko, funtsezkoa da helduaren eta haurraren artean ezartzen den lotura".

Gasteizen egingo da jardunaldia. Hemen duzu informazio guztia: XIV. Psikomotrizitate Jardunaldiak.