Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Harrabots" UPV/EHUko ikasle unibertsitarioen kazeta bueltan da

Dokumentuaren akzioak

"Harrabots" UPV/EHUko ikasle unibertsitarioen kazeta bueltan da

2008/11/03 - Unibertsitatea.net
Duela bi urte sortu zen ikasleen kazeta eta indarberrituta bueltatu da ikasle askoren ekarpenei esker.

Harrabots UPV/EHUko ikasleen kazetak duela urte pare bat ikusi zuen argia eta ikasturte honetan ere bere ibilbidearekin jarraitzeko indartsu bueltatu da. Leioako campusean deitutako bilera irekietan ikasle berri askok parte hartu dute eta hauen ekarpenei esker proiektu berritzaileagoa eta freskoagoa bihurtu da.

Azaroaren 14an, 5. alea argitaratuko da Harrabots-en web gunean eta bertan ikasleentzat interesgarriak izan daitezkeen gaiak landuko dira: zinema, literatura, zientzia, musika, umorea, iritziak, elkarrizketak...

Harrabots elkarte kultural bihurtzea da asmoa, era honetan diru laguntzak jaso eta papererako saltoa emateko.