Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian HABE Liburutegiak euskararen inguruko ikerketen behar dokumentalei erantzungo die

Dokumentuaren akzioak

HABE Liburutegiak euskararen inguruko ikerketen behar dokumentalei erantzungo die

2012/01/09 - Unibertsitatea.net
HABE Liburutegiak Asmoz Fundazioarekin, IKER Taldearekin, Soziolinguistika Klusterrarekin eta Mintzola Fundazioarekin lankidetza-hitzarmena sinatu zuen 2011ko abenduan, euskararen lanketan eta ikerketan lankidetzen aritzeko.

Sinatutako akordioaren helburu nagusia da HABE Liburutegiaren eta aipatutako lau erakundeen artean elkarlanean aritzea modu honetan:  Liburutegia lau erakundeen bibliografia eta dokumentazio hornitzaile gisa arituz, beti ere Liburutegiaren esparru zientifikoaren baitan: Eleaniztasuna, Hizkuntzen Didaktika, Soziolinguistika, Ahozkotasuna, Euskara... Lau erakundeek, beren aldetik, HABE Liburutegiko funtsak erabiliko dituzte eta horien berri emango dute.

Funtsean, euskararen inguruko ikerketak lantzen ari diren ikertzaileen behar dokumentalei erantzutea izango da HABEren lana eta bestalde, Asmozek, IKERek, Soziolinguistika Klusterrak eta Mintzola Fundazioak Liburutegiaren funtsen zabalkundean arituko dira.