Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Guztira 34 ikastaro eta sei jardunaldi izango dira UEUren udako eskaintzan

Dokumentuaren akzioak

Guztira 34 ikastaro eta sei jardunaldi izango dira UEUren udako eskaintzan

2015/05/27 - Unibertsitatea.net
43. edizioa den honetan, Euskara, estatugintza eta naziogintzaren erdian jardunaldia antolatu da Jakinekin batera eta Iruñean ospatuko da ekainaren 25 eta 26an.

Atzo aurkeztu ziren udako ikastaro eta jardunaldiak Iruñeako Katakrak liburu-dendan. Bertan, Iñaki Alegria UEUko zuzendariak, Irati Iciar UEUko udako ikastaroen arduradunak eta Lorea Agirre Jakineko zuzendariak prentsaurrekoa eman zuten, aurtengo ikastaroen helburua jakintza eta aditu euskaldunen topagunea izatea dela azpimarratuz.

Jardunda aurtengo leloa, aditz horrek lana eta hitz egitea adierazten ditu eta hori lortu nahi da aurtengo eskaintzarekin, jendeak aditzaren adiera biak praktikan jartzea. Besteak beste, artea, musika, giza zientziak, ingeniaritza eta teknologia jorratuko dira ikastaroetan, eta Baionan, Iruñean eta Eibarren ospatuko dira ekainaren 29tik uztailaren 22ra bitartean.

Jardunaldiei dagokionez, sei izango dira guztira eta ekainaren 6tik uztailaren 3ra bitartean ospatuko dira. Hauek ere alor anitzekoak izango dira eta Eibar eta Iruñean hartuko dute tokia.

Hemen aurkituko duzue eskaintza guztia eta bakoitzaren egitaraua: 43. udako ikastaroak. Hona hemen eskuorria ere: UI43 Eskuorria