Dokumentuaren akzioak
"Gure Irudi Galduak", XX. mendeko euskal film amateurrak kontserbatzeko ekimena
XX. mendeko euskal film amateurrak biltzea, digitalizatzea eta zaintzea du helburu "Gure irudi galduak" ekimenak. Gastibeltza Filmak egiturak gidatzen du eta partaide dira Eusko Jaurlaritzaren Kultur Ondare Saila, UPV/EHUko Nor ikerketa taldea, Kanaldude, Elias Querejeta Zine Eskola eta Euskadiko Filmategia.
1990ko hamarkada baino lehenagoko film edo bideo zaharrak berreskuratzea da ekimenaren asmoa, materiala digitalizatzeko. Lortutako bobinak Euskadiko Filmategian baldintza optimoetan kontserbatuko dituzte eta jabeei kopia digitala emango zaie besteak beste.
2019ko maiatzean hasi ziren lanak jasotzen eta dagoeneko 189 bobina berreskuratu dituzte. Hauetatik 24 film komertzialak dira, eta gainerakoak Manuel Ynchausti eta haren seme-alaba Antonio Maria eta Anna Ynchaustik egindako filmaketa originalak dira.
Iturria: UPV/EHU.