Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gurasoekin bizi diren gazteen %85ek emantzipatu nahi du

Dokumentuaren akzioak

Gurasoekin bizi diren gazteen %85ek emantzipatu nahi du

2012/06/29 - Cris
Hamar gaztetik bik familiaren etxera bueltatu behar izan du, lana galdu dutelako edo etxeko gastuei ezin aurre egin izateagatik

Euskal gazteen % 46 emantzipatuta daude, 2003an baino 15 puntu gehiago. Hala ere, hamar gaztetik bik familiaren etxera bueltatu behar izan du, lana galdu dutelako edo etxeko gastuei ezin aurre egiteagatik. Horrez gain, hamar gaztetik zortzik diote emantzipatzeko oztopo nagusiak etxebizitzaren salneurria, lanpostu egonkorra ez izatea eta soldata baxuak direla.

Euskadiko emantzipazio tasa, Espainiako batez bestekoaren antzekoa da, % 45a. Hala ere, Europako batez bestekoa baino gutxiago da eta herrialde nordikoen zifretatik urrun dago. Danimarkan adibidez, gazteen %17 baino ez da bizi gurasoekin.

Euskal gazteen iritziz emantzipatzeko adin egokiena 24 eta 25 urte artean dago. Hala ere, 30 urte da adin erreala, nahiz eta gurasoekin bizi direnen % 85ek emantzipatu nahi duen. Ekonomia arazoak dira gehien bat euskal gazteak gurasoen etxean egon behar izatea baldintzatzen dutenak. Izan ere, alokairuan bizi da gazteen % 46. Eta etxe baten jabe direnen %43k 25 urtean ordaintzeko hipoteka dauka.