Dokumentuaren akzioak
UPV/EHUko Filologiak desagertzeko zorian
2009/02/24 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUk 2010/2011 ikasturterako egokitu beharko ditu ikasketak Bolognako prozesura.
Ildo honetatik, Eusko Jaurlaritzak UPV/EHUk sistema europarrera egokitzeko irizpideak eman ditu jakitera. Adibidez, ezin izango da espezialitate berdina campus desberdinetan eman.
Hezkuntza Ministerioak ere titulazioek lehenengo mailan izan behar duten gutxieneko ikasle kopurua zein izan behar den erabaki du: euskarazkoen kasuan 20 eta gaztelerazkoen kasuan berriz 30.
Honek guztiak UPV/EHUko hainbat lizentziatura kolokan jarri ditu. Bereziki Filologia alemana, frantsesa, hispaniarra eta klasikoa.