Dokumentuaren akzioak
GPSa buruko gaitza duten langileak laguntzeko
2010/01/27 - Unibertsitatea.net
UPNA/NUPeko ikertzaile batzuk ekimen berri bat jarri dute abian buruko gaitza duten pertsonekin lan egiten duen Elkarkide enplegu zerbitzu berezian.
Hain zuzen, kalean publizitatea postontzietan banatzen lan egiten duten eta buruko gaitza duten langileentzat GPSa garatu dute.
GPSarekin langilea eta arduraduna konektatuta egongo dira eta ezusteen aurrean langilea momentu horretan eta denbora errealean non dagoen jakiteko aukera egongo da.
Gailuarekin ez da langilea kontrolatzerik nahi baizik eta gertatzen diren ohiko arazoei ahalik eta lasterren konponbidea ematea: orientazioa galdu, egokitutako ibilbidetik irten...